erain baserriko produktuak
Gizarte justuago baten alde lanean elkar ezagutu genuen bi gazte gara Oier eta Mikel. Beti eztabaidan eta beti etorkizunak eskeintzen zizkigun aukeren inguruan amesten.
Gauzak horrela, etxe inguruko lurrak landu, gure buruak formatzen hasi eta martxan jarri genuen proiektua. Hutsetik hasita urratsak ematen joan gara, gora behera handiko bide honetan, batzutan pozik ta beste batzutan zalantzaz beterik, baina hasieran marrazturiko bidean.
Hasi ginenetik urteak pasa diren honetan, begirada atzera bota eta pozik ikusten dugu egindako bidea: hutsetik hasitako bidea, egonkortzen ari garelako eta bidean asko ikasteko aukera izan dugulako.
Agroekologiarekin gozatzen, eta etorkizunarekin amesten jarraitzen duten bi gazte gara.