ETXEBARRIA FRUTARBOLAK, Maria Iciar Etxebarria

ETXEBARRIA FRUTARBOLAK, Maria Iciar Etxebarria
samarra135@gmail.com
Mende erdia baino gehiago igaro da nekazal ustiapena abiatu zenetik Etxebarria familiaren baserrian. Garai hartan hasi eta garatu zen bertoko barietateak bilatu, berreskuratu eta ustiatzea helburu zuen ekimena. 

Baserriak biltzen dituen 6 hektareetatik ibiltzean, sagardiak, madariondoak, mahastiak, kiwiak, intxaurrondoak eta beste hainbat fruta landare ikus ditzakegu.

Esperientziak ematen duen jakintzak bultzatuta, eta frutagintzaren ogibidea oso-osoan maitatzeak, sagasti eta mahasti hauetatik kalitatea handiko sagardoa eta txakolina ateratzeko lana gozamena bihurtzen da familia honetan.