ZABALA txakolina

ZABALA txakolina
Goitisoloalde 22A
48130 BAKIO
Bizkaia
+34 656 76 79 54
zabalatxakolina@gmail.com

Hainbat belaunalditan Zabala familiari lotuta egon dan txakolindegiak, horrela jarraitzen du XXI
mendean. Baina oraingoan gidari, kanpotik etorritakoa, Iratxe Eguskizaga;)
Mahastiari lotuta dagoen txakolindegia gara, 3 Ha mahasti dira gure erdigunea eta bertoko
mahatsetatik jaiotzen dira gure txakolinak eta mostoa.
Tradizioari eutsi egiten diogu baina era berean produktu berriak ekoiztea ere gustuko dugu. Bakion
tradizionalak diren txakolin zuria, gorria eta beltza batetik, Txakolin Zuri Ondua bestetik eta
Mostoa.
Mahats Bilketako mosto gozo hori urtean zehar izateko ametsa izan dugu beti, umeek eta nagusiok
garai horretan gozatu izan duguna. Eta azkenean, egin egin dugu. Orain ferietara umeak datozenean,
eurei zer eskeini be badaukagu.
Gure hurrengo proiektua lurrari lotuta dago, mahats bariedade esperimental bat landatuko dugu,
ekologikorako aproposa delakoan. Lurra da gure bizibidea eta ondo zaindu behar da.